domingo, 10 de junio de 2007
PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUA
HELBURU OROKORRA
• Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu
o Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu. Sinbolizazio maila ezberdinetatik igarotzen lagundu, honela ziurtasun esparru baten barruan "egiteko plazerra" eta "egiteko edo pentsatzeko palzerraren " pozesuak bizitzeko aukera eta laguntza eman.
o Ekintza motrizen bitartez haurrei lagunduko zaie esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen.
o Pentsatzeko plazerrera eta pentsamendu operatoriora (beharrezkoa da eskola barruan lortu beharreko lorpenetara heltzeko) heltzea ahalbidetzen duten deszentralizazio toniko - emozionalaren prozesuak garatzea.
HELBURU ZEHATZAK
• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
• Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea.
• Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
• Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.
• Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
• Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
• Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario