domingo, 10 de junio de 2007

PSIKOMOTRIZISTA ZERTAN DATZA?

o Psikomotrizista: gelako segurtasun fisikoa eta taldeko segurtasun afektiboaren arduraduna da.
Bere ekintzaren gakoak dira: konfidantza, errespetua, bestea ezagutzeko kapazitatea eta enpatia tonikoa.
Haurra ekintzarako gizaki bezala ulertu behar du eta ez erreakziorako bakarrik.
Bere ekintza gehienak alor hauetara zuzenduta daude:
o Haurren ekintzak segurtatzera: hitza, begirada, keinuak....
o Haurren ekintzak izendatzera, hauen berezitasunak, gorputzaren atal ezberdinak...
o Haurren ekintzetaz baliatzea jokaera zehatz batzuk sendotzeko.
o Sortzen diren gatazketan parte hartzea eta konponbideak eskeintzea. Komunikazioa sendotzea, gatazken konponbidea taldeko kideen artean bilatzera bultzatzea.
o Haurren ardura eta ekimenak erreztea, sortzen diren proposamenak sustatuz.
o Gela barruan mugak eta denborak ezartzea, eta gelak eskeintzen dituen aukeretan ere.
o Besteen ekintzen aurrean errespetua potentziatzea.
o Haurrak bere desirak aurrera eramatera bultzatzea.
o Haurren autonomia eta erabakiak hartzea erreztea.
o Ekintzak ez epaitzea.
o Haurra eta bere ekintza errespetatzea, behartu gabe.
o Pentsamendu autokritikoa laguntzea.
o Autokontrola eta itxarotea suspertzea.
o Zailtasunak aurreikustea beharrezko balitz. Adib: gelako segurtasuna (koltxonetak jartzea).

No hay comentarios: