domingo, 10 de junio de 2007

PSIKOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA

Psikomotrizitateak gaur egun, oso leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa hartzen den aldetik.
Bernard Acouturier irakasleak adierazten duenez, psikomotrizitate-praktikak gorputzarekin egin behar du lan eta gorputzetik abiatuta, hura baita gainerako gizakiekin komunikatzeko lehen bidea, emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna. Muskuluen tonua, begirada, distantziak, jolasa, mugimendua, eta, batik bat, ekintza eta elkarreragina dira eskuhartzearen elementu nagusiak. Guzti honetarako jolasa da bidea.
Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko, erruduntasun-sentimendurik gabe. Bulkada horiek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko.

Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira, egiteko, ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potetzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.
Laburbilduz: mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dira.

No hay comentarios: