domingo, 10 de junio de 2007
GORPUTZ IRUDI ETA GORPUTZ ESKEMAREN ARTEKO DIFERENTZIAK
Gorputz eskema; gizabanakoa espeziearen ordezkari bezala zehazten du. Gorputz eskema gizaki guztiontzat berdina da ( adina, klima beran bizi bagara), baina kontrara, gorputzaren irudia, bakoitzak berea du, bakoitzak sortutakoa da, pertsonari eta bere bizipen eta historiari guztiz lotuta dago. Gorputz irudia, gure esperientzia emozionalen laburpenak dira. Pertsonen artean bizitako bizipen, sentsazio etab.ak osatzen dute, hauek egunekoak edo arkaikoak izan daitezkeelarik. Gorputz irudia momentu oro adieraz daiteke, irudi, musika, plastika edota keinuen bitartez.
Laburbilduz; gorputz eskema, gorputzak momentu zehatz batean bizi duen esperientzia adierazten du. Lenguaiarekin independientea izan daitekeena. Gorputz eskema inkontzientea, prekontzientea eta kontzientea da, eta espazio eta denboran eboluzionatzen doa. Gorputzaren irudia bestalde, pertsonaren gozatzeko nahia adierazten du. Gorputz eskematik banatu daiteke, gorputzaren irudia beti inkontzientea izango da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario