Psikomotrizitate hezkuntza
André Lapierre eta Bernard Aucouturier hasitako “bizitako hezkuntzan” (educación vivenciada) kontzeptutik sortzen da. Hauen ustez, mugimendua haurraren garapenerako beharrezkoa eta funtsezkoa den elementu bat da. Beste autore batzuk ere, Jean Le Bouch edo Pierre Vayer adibidez, ideia honekin bat egiten dute.
Hezkuntza Psikomotrizitatearen Praktika hau, pertsona osasuntsuei zuzendua dago, haur eskolan landu behar dena, taldeekin lan egiten delarik. Talde hauek euren garapena sustatuko duen ingurune aberasgarri batean eman behar dira, garapen hau jarduera motrizaren eta jolasaren bitartez lortuko delarik.
Eskola mailan ematen den praktika dugu hau, pertsonaren garapenean lagunduko duena eta beste ikaspen guztien oinarri izango dena. Era honetan bakoitzaren gorputzarekiko sentimenezko ezaguera lortzen da, eta kanporako ezaguera ere; gorputz eskema gauzatzen lagunduko duten gaitasun pertzeptiboak lantzen dira, eta aldi berean adierazpenerako gaitasuna garatzen laguntzen du, honekin mugimenduak adierazpide grafiko edo sinboliko bezala adieraztera bideratzen du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario