domingo, 10 de junio de 2007

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ESPARRU EZBERDINAK II

Berhezkuntza psikomotrizitatea

Wallon-en ideiak dira abiapuntu, mende hasieran sortzen diren haurren neuropsikiatriaren planteamendu berriekin. Ideia hauek, Ajuriaguerra, Diatkine, Soubiran eta Zazzo-k osatzen duten taldearen babesa dute, eta era honetan psikomotrizitateak izaera klinikoa hartzen du. Izaera hau gaur arte mantendu da eta gaur egun burutzen den lanaren oinarri dira.

Gorputzetik abiatuta, norberaren garapenean arazo edo atzerapenak dituzten pertsonekin lan egingo da . Lan honetan, profezionala den psikomotrizistak parte hartzen du.
Berheziketa hau, heziketa berezian emango da, bai eskola barruan baita banakako tratamenduetan ere. Kasu honetan, haurraren ikaskuntza prozesua alteratuta dago eta haurrak laguntza behar du zailtasunak gainditzeko.
Haurrak curriculuma osatzen duten eduki guztiak barneratu ez dituenean, eta kronologikoki dagokion momentuan bereganatu ez dituenean, berhezkiketatzat ere hartzen da, ikasketa berezitzat hartu daitekeena.

No hay comentarios: