domingo, 10 de junio de 2007

PSIKOMOTRIZITATEA GAUR EGUN



Psikomotrizitatea, egun, oso edatua dagoen, heziketa, terapia metodoa da. Hau batez ere Euskal Autonomi Erkidegoan ematen da, Espainiar estatuan, horaindik ez dago horren zabaldua, baina ikastaroak psikomotrizista taldeak geroz eta gehiago izaten dabiltza. Psikomotrizitatea, uste bazen ere, ez da bakarrik terapia egiteko lan tresna bat. Arazoak, trastornoak...lantzeko bidea izateaz aparte, hezkuntza bera eta haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere jakin da.
Psikomotrizitatea, gorputzaren mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu, horrekin, jauziak, itzulipurdiak, lasterketak egitearekin, haurrak eboluzionatu eta aurrepausuak emango ditu.
Eskoletan, psikomotrizitatea, hezitzeko modu bezela ikusten, da, baina, psikomotrizitate saioetan, ikus edo eta antzeman daitezkeen arazoetaz ere jabetzen jakin behar dugu. Izan ere haurrak koltxonetetan duen jarrerarekin, gorputz adierazpenarekin, arazo, trastorno...askotaz jabetu gaitezkeelako.
Egun, psikomotrizitate arlo honetan adituena, eta ikerketa gehien egin dituena, Bernard Aucouturier frantsesa da. Jakin, estatu españolean, Madrilen adibidez, psikomotrizitateari buruzko hinbat ikastaro ematen dituela gizon honek.Aucouturier, psikomotrizitatearen aitatzat ezagutzen da.

PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUA



HELBURU OROKORRA

• Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu
o Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu. Sinbolizazio maila ezberdinetatik igarotzen lagundu, honela ziurtasun esparru baten barruan "egiteko plazerra" eta "egiteko edo pentsatzeko palzerraren " pozesuak bizitzeko aukera eta laguntza eman.

o Ekintza motrizen bitartez haurrei lagunduko zaie esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen.

o Pentsatzeko plazerrera eta pentsamendu operatoriora (beharrezkoa da eskola barruan lortu beharreko lorpenetara heltzeko) heltzea ahalbidetzen duten deszentralizazio toniko - emozionalaren prozesuak garatzea.


HELBURU ZEHATZAK

• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
• Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea.
• Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
• Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.
• Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
• Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
• Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.

PSIKOMOTRIZITATEAREN DEFINIZIOA

Oso zaila izan da Psikomotrizitate hitza definitzea, izan ere hitzak, eta horren inguruan dagoen zalantzagarritasunak, gauza ezberdinak entzutera eraman gaitu. Adibidez:

1. Mugimenduaren zientziatzat deitua izan da, gorputz heziketa eta kirolaren psikologiaren konpetentzia izan delarik.

2. Bitartetza teknikoa ere deitu izan da, gorputzean eta gorputzaren mugimenduan oinarritzen da eta adimenean du eragina. Honek, arazo psikiatriko, neurologiko , kognitiboak etb. Lantzeko balio du.Ikuspuntu honetan bi bertsio ematen dira:
a. Psikomotrizitate praktika
b. Bitartetza edo interbentzio prikomotrizitatea

3. Ekintza motrizak behar duen abileziaz ere ezagutzen da.


Baina azkenean, definizio orokor bat osatzea lortu dute estatu espainoleko psikomotrizista elkarteek eta psikomotriziztek.
“Psikomotrizitatea” hitzak, barne hartzen ditu elkarekintza kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta motrizak, gizabanakoak inguru psikosozial batean izateko eta adierazteko duen gaitasunarekin.

PSIKOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA

Psikomotrizitateak gaur egun, oso leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa hartzen den aldetik.
Bernard Acouturier irakasleak adierazten duenez, psikomotrizitate-praktikak gorputzarekin egin behar du lan eta gorputzetik abiatuta, hura baita gainerako gizakiekin komunikatzeko lehen bidea, emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna. Muskuluen tonua, begirada, distantziak, jolasa, mugimendua, eta, batik bat, ekintza eta elkarreragina dira eskuhartzearen elementu nagusiak. Guzti honetarako jolasa da bidea.
Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko, erruduntasun-sentimendurik gabe. Bulkada horiek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko.

Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira, egiteko, ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potetzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.
Laburbilduz: mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dira.

PSIKOMOTRIZITATEAREN HISTORIA



Dupré izan zen termino hau zehaztu zuen aintzindaria 1970.urtean. Une horretan Dupré-k gaitz psikiko eta motrizek zuten erlazioa aipatu zuen.

1925. ean, Wallonek garrantzia eman zion funtzio teknikoari eta aldi berean, Piaget-ek ideia garrantzitsua azpimarratu zuen; ekintza, mugimendua, komunikazioa eta emozioa direla abiapuntua alajaina.


Ajuriaguerrak, psikomotrizitatea praktika espezifiko bezala adierazten du. Honek, erabiliak ziren kontzeptuetaz gain (Schilder, gorputz eskema) metodo eta teknika bereziak eskaini zituen.

1969.ean ere “Educación Psikomotriz y Retraso Mental” liburua argitaratu zen, liburu honekin psikomotrizitatean autonomia lortzen du eta hezkuntza jarduera original bilakatzen da bere helburu eta bitartekoekin.

Urte berean, Bartzelonan, “Escuela Municipal de Expresión” zabaltzen da. Eskola honetan Lapierre eta Aucouturier-en eragina oso nabaria izan zen, eta psikomotrizitatea hezkuntza arlora zabaltzea lortu zuten osasun alorrean zabaldu beharrean.

1985.ean eskola integrazioa ezarri egiten da, eta Hezkuntza bereziaren alorrean psikomotrizitatea eta psikomotrizista berheziketa kasuetako interbentzioetan profesional bezala onartua izaten da.

ESPAZIOAREN ANTOLAMENDUA



• Espazioaren dispositiboa: bi lekutan egituratuta dago, bakoitzak bere materialea daukalarik.
o Lehenengoa: adierazpen motriza. Zabalena da. Hemen koltxoiak, gomaespumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua… egoten dira
o Bigarrena: lengoaiazko adierazapena, adierazpen plastikoa eta grafikoa. Hau espazio zabala izaten da, haurretik erabilitako materiale guztiak gordeta egoten dira, emen, irudi edo eta egurrezko bloke bitartez, adierazten da lengoaia.

BEHARRIZAN MATERIALAK



• Espazioaren dispositiboa: bi lekutan egituratuta dago, bakoitzak bere materialea daukalarik.
o Lehenengoa: adierazpen motriza. Zabalena da. Hemen koltxoiak, gomaespumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua… egoten dira
o Bigarrena: lengoaiazko adierazapena, adierazpen plastikoa eta grafikoa. Hau espazio zabala izaten da, haurretik erabilitako materiale guztiak gordeta egoten dira, emen, irudi edo eta eraikuntza jolas bitartez, adierazten da lengoaia.

DENBORAREN ANTOLAMENDUA

• Denboraren dispositiboa: "gorputzetik lengoaiara" doazen sinbolizazio maila ezberdinetan zehar ibiltzeko aukera ematen duten faseak proposatzen dira.
o Lehengo tartea: adierazpen motriza (jolasaren bitartezko segurtasuna: saltoak egitea, biratzea, igotzea, saltatzea...)
o Bigarren tartea: taldeari kontatzen zaion istorio bat ( lengoaiaren bitartezko segurtasuna).
o Hirugarren tartea: adierazpen plastikoa eta grafikoa.

Sesioen iraupena hirurogei ta hamar minututakoa izan beharko litzateke, astean behin izaten delarik. Haur kopuruari dagokionez, sesio bakoitzean hamar-hamabi haur egotea litzateke egokiena.

PSIKOMOTRIZISTA ZERTAN DATZA?

o Psikomotrizista: gelako segurtasun fisikoa eta taldeko segurtasun afektiboaren arduraduna da.
Bere ekintzaren gakoak dira: konfidantza, errespetua, bestea ezagutzeko kapazitatea eta enpatia tonikoa.
Haurra ekintzarako gizaki bezala ulertu behar du eta ez erreakziorako bakarrik.
Bere ekintza gehienak alor hauetara zuzenduta daude:
o Haurren ekintzak segurtatzera: hitza, begirada, keinuak....
o Haurren ekintzak izendatzera, hauen berezitasunak, gorputzaren atal ezberdinak...
o Haurren ekintzetaz baliatzea jokaera zehatz batzuk sendotzeko.
o Sortzen diren gatazketan parte hartzea eta konponbideak eskeintzea. Komunikazioa sendotzea, gatazken konponbidea taldeko kideen artean bilatzera bultzatzea.
o Haurren ardura eta ekimenak erreztea, sortzen diren proposamenak sustatuz.
o Gela barruan mugak eta denborak ezartzea, eta gelak eskeintzen dituen aukeretan ere.
o Besteen ekintzen aurrean errespetua potentziatzea.
o Haurrak bere desirak aurrera eramatera bultzatzea.
o Haurren autonomia eta erabakiak hartzea erreztea.
o Ekintzak ez epaitzea.
o Haurra eta bere ekintza errespetatzea, behartu gabe.
o Pentsamendu autokritikoa laguntzea.
o Autokontrola eta itxarotea suspertzea.
o Zailtasunak aurreikustea beharrezko balitz. Adib: gelako segurtasuna (koltxonetak jartzea).

PSIKOMOTRIZISTAREN JARRERA

Psikomotrizistaren jarrera filosofi printzipio argi batetan oinarritzen da: “pertsonan sineztea”

Haur bat errespetatua sentitzen denean eta konfiantza giro batean aurkitzen denean, bere irudimena eta emozioak adierazi ditzake epaitua izateko beldur barik. Guzti horretarako ezinbestekoa da harrera enpatiko baten jarrera..

Lehenik eta behin psikomotrizistak haurrarekiko sentimendu positibo bat izan behar du, era honetan bere adierazkortasuna era aske batean bizitzeko beharrezkoak diren segurtasun afektiboa eta materiala bermatzen dira. Azken finean, bertan, haurrarekin batera egonda bizitzen eta sentitzen den

GORPUTZ IRUDI ETA GORPUTZ ESKEMAREN ARTEKO DIFERENTZIAK



Gorputz eskema; gizabanakoa espeziearen ordezkari bezala zehazten du. Gorputz eskema gizaki guztiontzat berdina da ( adina, klima beran bizi bagara), baina kontrara, gorputzaren irudia, bakoitzak berea du, bakoitzak sortutakoa da, pertsonari eta bere bizipen eta historiari guztiz lotuta dago. Gorputz irudia, gure esperientzia emozionalen laburpenak dira. Pertsonen artean bizitako bizipen, sentsazio etab.ak osatzen dute, hauek egunekoak edo arkaikoak izan daitezkeelarik. Gorputz irudia momentu oro adieraz daiteke, irudi, musika, plastika edota keinuen bitartez.

Laburbilduz; gorputz eskema, gorputzak momentu zehatz batean bizi duen esperientzia adierazten du. Lenguaiarekin independientea izan daitekeena. Gorputz eskema inkontzientea, prekontzientea eta kontzientea da, eta espazio eta denboran eboluzionatzen doa. Gorputzaren irudia bestalde, pertsonaren gozatzeko nahia adierazten du. Gorputz eskematik banatu daiteke, gorputzaren irudia beti inkontzientea izango da.

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ESPARRU EZBERDINAK I

Psikomotrizitate hezkuntza

André Lapierre eta Bernard Aucouturier hasitako “bizitako hezkuntzan” (educación vivenciada) kontzeptutik sortzen da. Hauen ustez, mugimendua haurraren garapenerako beharrezkoa eta funtsezkoa den elementu bat da. Beste autore batzuk ere, Jean Le Bouch edo Pierre Vayer adibidez, ideia honekin bat egiten dute.

Hezkuntza Psikomotrizitatearen Praktika hau, pertsona osasuntsuei zuzendua dago, haur eskolan landu behar dena, taldeekin lan egiten delarik. Talde hauek euren garapena sustatuko duen ingurune aberasgarri batean eman behar dira, garapen hau jarduera motrizaren eta jolasaren bitartez lortuko delarik.

Eskola mailan ematen den praktika dugu hau, pertsonaren garapenean lagunduko duena eta beste ikaspen guztien oinarri izango dena. Era honetan bakoitzaren gorputzarekiko sentimenezko ezaguera lortzen da, eta kanporako ezaguera ere; gorputz eskema gauzatzen lagunduko duten gaitasun pertzeptiboak lantzen dira, eta aldi berean adierazpenerako gaitasuna garatzen laguntzen du, honekin mugimenduak adierazpide grafiko edo sinboliko bezala adieraztera bideratzen du.

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ESPARRU EZBERDINAK II

Berhezkuntza psikomotrizitatea

Wallon-en ideiak dira abiapuntu, mende hasieran sortzen diren haurren neuropsikiatriaren planteamendu berriekin. Ideia hauek, Ajuriaguerra, Diatkine, Soubiran eta Zazzo-k osatzen duten taldearen babesa dute, eta era honetan psikomotrizitateak izaera klinikoa hartzen du. Izaera hau gaur arte mantendu da eta gaur egun burutzen den lanaren oinarri dira.

Gorputzetik abiatuta, norberaren garapenean arazo edo atzerapenak dituzten pertsonekin lan egingo da . Lan honetan, profezionala den psikomotrizistak parte hartzen du.
Berheziketa hau, heziketa berezian emango da, bai eskola barruan baita banakako tratamenduetan ere. Kasu honetan, haurraren ikaskuntza prozesua alteratuta dago eta haurrak laguntza behar du zailtasunak gainditzeko.
Haurrak curriculuma osatzen duten eduki guztiak barneratu ez dituenean, eta kronologikoki dagokion momentuan bereganatu ez dituenean, berhezkiketatzat ere hartzen da, ikasketa berezitzat hartu daitekeena.

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO EZPARRU EZBERDINAK III

Psikomotrizitate Terapia

Haur edo nagusi baten trastornoak nahiko aipagarriak direnean, eta hizkuntza arazo-zailtasun bat baino harago doazenean, hau da, izaera trastorno edo arazo larriak daudenean emango da psikomotrizitate terapia.
Lan egiteko modua,banakakoa edo taldekoa izango da, eta metodologia berezia erabiliko da kasu bakoitzean pertsonaren beharrizanen arabera.

Psikomotrizitate terapia, psikosia, neurosia, autismoa, elikadura trastornoa, adimen urritasunak, etab. duten pertsonengan erabiliko da.
Era honetako interbentzio bat egiterako orduan, terapeutak formakuntza teorikoa, formakuntza praktikoa eta formakuntza pertsonal egokia izatea derrigorrezkoa eta funtsezkoa da.

ASEEFOP formakuntza zentruak

- Marion Esser. Formatzaile Alemaniarra. Apostel Pfad I. 53332 BORNHEIM (Alemania)
- G:R:E:P:P:E: 4 Les Couves 4890- CLERMONT (Belgika)
- Associació pera l´Expressió i la Comunicació. Apt.36109.08028 Bartzelona
- Psikomotrizitate Eskola UNED Bergara PZ. San Martin de Agirre zg 20570 BERGARA (Gipuzkoa)
- CEFOPP Lopez de hoyos, 11 2806 Madrid
- CNRPP Via Lanzone 47, 20123 – Milano (Italia)
- I.F.R.A: Vía Ugao Bassi, 15. 40121- Bologna (Italia)
- A.R.F.A.P. Vía Fran Antonio eremita, 31. 36061- Bassano del Grappa (ViC) (Italia)
- Insituto Antoniano, Centro Studi e Formazione. Vïa Madonnelle, 15. 80056 Ercolano (NA) (Italia)
- CEFPP Portimao. Pavilhao municipal. Avd. MiguelBombarda, I Andar. 8500- Portimao. ALGARVE (Portugal)
- CEFPP Lisboa. Ginasio Bomberiros Voluntarios. Bombeiros Voluntarios. 2800 ALMADA (Portugal)